e-puertobilbao plataforma telematikoaren erabiltzaile gisa erregistratzeko eskaera egin aurretik, Bilboko Portuko Agintaritzarekin harremanetan jarri behar da, eskaera egiten duen enpresa eta haren behar operatiboak identifikatzeko eta zer dokumentazio eskatuko zaion jakinarazteko.
Esan beharra dago dokumentazio-eskakizunak ez direla beti berak: eskaera egiten duen enpresak nolako kudeaketak bideratu nahi dituen e-puertobilbao plataforma telematikotik, horren araberako eskakizunak egingo zaizkio.
Kasuren batean, baliteke gure plataformaren bidez izapidetutako informazioaren zati baten hartzaile diren administrazio publikoen mende egotea Portuko Agintaritzaren eskakizunak. Hala gertatzen da, adibidez, aitorpen laburrekin eta karga-agiriekin (dokumentu-zirkuitu gisa) eta Aduanarekin (informazio hori jasotzen duen administrazio publiko gisa).
Erregistratze-prozesuari ekiteko, gurekin harremanetan jarri behar duzue:
Enpresa baten izenean e-puertobilbao plataforma telematikoan lan egiteko Eskaera/Baimena
Oro har, enpresako ahaldunak e-puertobilbao gunearen EAZra (cau@bilbaoport.eus) bidali beharko du (cau@bilbaoport.eus) behar den dokumentazioa, ordezkatzen duten enpresaren izenean pertsona batek edo gehiagok e-puertobilbao plataforma telematikoan eragiketak egin ahal izatea eskatzeko/baimentzeko. Horretarako, dokumentazio hau bidali beharko dute EAZra (cau@bilbaoport.eus):
Konpainiaren ziurtagiria, legezko ordezkariak emana, pertsona horri edo tartean diren erabiltzaileei baimena ematen diena enpresaren izenean e-puertobilbao plataforman ibiltzeko. Dokumentu horretan, esplizituki adierazi behar dira erabiltzaileen izena, bi abizen, NANa eta kargua. (Dokumentu horren eredu bat bada esteka honetan klik eginda).
Eskaera egiten duen enpresarekin harremanetan jarriko gara dokumentazioa ondo jaso duela egiaztatzeko eta, hala badagokio, han egin beharreko zuzenketen berri emateko.
e-puertobilbao plataformaren erabiltzaile gisa erregistratzeko eskaera
Jasotako dokumentazio guztia erregistratu eta gure sail juridikoarekin adostutakoan, harremanetan jarriko gara eskaera egin duen enpresarekin, erabiltzaileek e-puertobilbao plataforman erregistratzeko eskaera egin dezaketela jakinarazteko.
Horretarako, esteka honetandagoen formularioa bete beharko da. Erabiltzaile-izena, beti, IFZa izango da.
Erabiltzaile gisa erregistratzeko eskaera baieztatzea
e-puertobilbao plataforma telematikoak baieztapen-mezu bat bidaliko du erregistro-formularioan eman den helbidera. Erregistratzeko prozesuak aurrera jarraitzeko, beharrezkoa da mezu elektroniko horretan iristen den berrespen-loturan klik egitea.
e-puertobilbao plataforma telematikoak mezu elektroniko bat bidaliko du erregistro-prozesua amaitu dela baieztatzeko.
Mezu hori jasotakoan, eskatzaileak sarbidea izango du e-puertobilbao plataforma telematikoan, identifikatzeko erabiltzaile-izen gisa bere IFZa idatziz, eta pasahitz gisa berak hautatutakoa.
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.