e-puertobilbao-k, prozedura orokor gisara, APERAK mezua erabiliko du jasotzen duen EDIFACT formatu estandarreko mezu orori erantzuteko.
EDIFACT transakzio batean erantzun-mezua APERAK bat ez bada, truke horri dagokion gidan zehaztu behar da zer erantzun-mezu erabili behar den transakzio horretan.
Garraiobide jakin batek geldialdia egiteko eskaerak bi urrats ditu: porturatzea eskatzeko mezu bat bidaltzea EDIFACT formatu estandarrean, eta bidalketa ondo egin dela egiaztatzen duen erantzun bat, hura ere EDIFACT formatuan.
Egindako kargaren edo deskargaren zerrenda (terminalaren mezua) - COARRI
Honetarako erabiltzen da COARRI mezua: ontzi jakin batean kargatu edo handik deskargatu diren edukiontziei edo zehaztutako beste ekipamendu batzuei buruzko informazioa bidaltzeko armadoreei eta agenteei.
Terminalera sartu edo handik irten izanaren jakinarazpena - CODECO
Honetarako erabiltzen da CODECO mezua: terminaletako ateen kudeaketari buruzko informazioa bidaltzeko, batez ere edukiontzien sarrera eta irteerari buruzkoa.
Gainera, CODSECO mezua erabiliz, terminal batek, biltegi batek (Depot)… baieztatzen duaipatutako edukiontziak entregatu edo jaso dituela garraiolariak (lurreko garraioa, trena eta abar). Terminaleko edukiontzien joan-etorrien berri emateko ere erabil daiteke mezu hau, ontziaren karga eta deskargaren berri emateko izan ezik. Edukiontziarekin erlazionatuta dagoen mezu-multzo batekoa da mezu hau. Edukiontzien maneiu intermodala erraztu egiten dute mezu horiek, informazio-trukea normalizatu egiten baitute.
Edukiontzi betetaz eta hutsik Onartzeak eta edukiontzi hutsik Entragatzeak - COPARN
COPARN mezuak agindu bat du edukiontziak libratzeko, eskura jartzeko edo berehala iritsiko direla iragartzeko. Mezu hori edukiontziarekin zerikusia duten mezuetako bat da. Mezu horiek balio dute manipulazio intermodala errazteko informazio-trukea arrazionalizatuz.
COPINO mezu baten bidez, barneko garraiolari batek jakinarazten du edukiontziak entregatu edo jaso direla. Mezu hori edukiontziarekin zerikusia duten mezuetako bat da. Mezu horiek balio dute edukiontzien manipulazio intermodala errazteko informazio-trukea arrazionalizatuz.
Mezu bat edukiontzien terminalari adierazteko itsas nabigaziorako ontzi batean deskargatu edo kargatu behar diren edukiontzien eta beste ekipamendu batzuen zerrenda.
COREOR mezua erabiltzen da edukiontziak libratzeko, eta baimena emateko hirugarren batek edo hirugarren baten izenean jasotzeko. Edukiontziarekin zerikusia duten mezuetako bat da. Mezu horiek balio dute edukiontzien erabilera intermodala errazteko informazio-trukea erraztuz.
Deskargarako adierazpen sumarioa (DSDT) eta karga-agiria - IFCSUM
Gida honen xedeetarako, Adierazpen laburra / Karga-manifestua dokumentuak informazio osoa jasotzen du ontzi bati buruz eta ontzi horretan bidaia jakin baterako garraiatzen den eta portuko geldialdian deskargatu edo kargatu nahi den kargari buruz.
Merkantzia Arriskutsuen Ohartarazpenaren (aurrerantzean, MAO) mezuak informazioa jasoko du garraiobide jakin baten bidaia jakin batean kargatuko diren, deskargatuko diren edo igaroko diren merkantzia arriskutsuei buruz.
Garraiobide jakin baterako egiten den tripulatzaile-/bidaiari-zerrenda transakzioak osagai hauek izan behar ditu: tripulatzaile-/bidaiari-zerrendaren bidaltze-mezu bat, EDIFACT, PAXLST formatu estandarrean, eta bidalketa egin dela aitortzen duen erantzun bat, EDIFACT, APERAK formatu berean.
Hauen artean trukatu ohi da VERMAS mezua: itsas garraiorako merkantzia-kargatzaile baten, garraiolari baten, itsas garraioaz bestelakoren batean diharduen garraiolari baten, edukiontziak pisatzeko terminal bateko operadore edo zamaketari baten, ontzi-operadore baten, ontzi-konpainia baten, ontziko kapitainaren, edukiontzi-operadore baten eta pleitari baten artean.
SOLAS masa gordin egiaztatua eta zuzenean hari dagokion informazioa transmititzeko erabili behar da VERMASa, ez beste ezertarako.
Hondakinen jakinarazpenei buruzko WASDIS mezua ontziaren agenteak edo kontsignatarioak portuko agintaritzari bidaltzen dion mezu bat da. Normalean, ontzia iritsi baino gutxienez 24 ordu lehenago bidali ohi da, eta beti bidali behar da Geldialdi-eskari baterako baieztapena lortzeko. Biltegiratutako hondakinen eta kantitateei buruzko xehetasunak izaten ditu, bai eta egindako azken entregen erreferentziak ere.
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.