2000. urtean sortu zen, e-puertobilbao ekimenaren harira, eta Bilboko Portuko Agintaritzak portuko agenteei aurkeztutako lehen ekimen gisa. Talde horretan, Bilboko Portuko jarduera logistikoarekin harreman zuzena edo zeharkako harremana duten agente pribatu eta erakunde publiko nagusiek parte hartzen dute.
Beraz, Bilboko Portuaren erreferentziazko lantaldea da GAPBilbao, eta portuko jarduera logistikoaren katea erregulatzen duten prozedurak definitzea eta etengabe hobetzea du helburu, prozedura horiek e-puertobilbao plataformako zerbitzu telematiko bihurtzeko.
Gainera, talde horrek zenbait sentsibilitate bideratzeko balio izan du. Izan ere, hasieran, bananduta eta bat-batean agertu ziren portuan jarduten duten sektoreen sentsibilitate horiek, eta, ondoren, Bilboko Portuko erabiltzaileen komunitate osoaren eskari eta itxaropen zehatz bihurtu ziren, e-puertobilbao plataformari esker.
Helburuak
GAPBilbao-ren helburu nagusia sektore logistikoa edo portuko sektorea ordezkatuko dituen talde bat edukitzea da, e-puertobilbao plataformaren ildoak ezarriko dituena.
Erabiltzaile guztien artean hitzarmenak egitea, konpromisoak zehazteko eta, hala, Bilboko portuko informazio-trukea bitarteko elektronikoen bidez egiteko erreferentzia bihur dadin plataforma berria.
Prozesuak aztertzen dituzte, eta zerbitzuen funtzionalitatea definitzen dute. Unean uneko funtzionalitatea dute, helburu kuantifikagarriak eta denbora-horizonte definitua, eta interesa duen edozein operadorek har dezake parte.
Antolaketa horren bidez, funtzionamendu-mekanismo hau ezartzen da: kontseiluak jarraibideak zehazten ditu, idazkaritzak horien garapena koordinatzen du, eta lan-batzordeek kontseiluak egoki iritzitako lanak egiten dituzte, ondoren, e-puertobilbao plataforman aplikatzeko.
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.