Azken urteetan, Bilboko Portuko Agintaritzak apustu handia egin du azpiegitura eta espazio berriak sortzeko. Horrekin batera, BPAk ahalegin handia egin du gure lurreko komunikazioak hobetzeko, eta, hala, gure eragin-eremua (Hinterland) hedatzeko eta gure azpiegiturak modu eraginkorragoan eta gardenagoan ustiatzeko aukera emango duten tresna telematikoak lortzeko.
Horrekin guztiarekin, portuaren eta portuko enpresen posizionamendu lehiakorra ezin hobea izatea lortu nahi dugu.
Beraz, azpiegiturekin eta info-egiturekin hornitutako portu bizi eta lehiakorra lortu nahi dugu, zirkulazio-mota guztiek eta, bereziki, koordinazio, azkartasun eta eraginkortasun handia eskatzen duten zirkulazioek (adibidez, edukiontzien garraioa eta Europako distantzia laburreko garraioa, itsasoko autobideetan egiten dena barne) dituzten beharrei erantzuteko.