Bezero-mota: Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa
Data: Apirila 2011
Ezaugarriak
Sarrera Aitorpen Laburra (ENS) erregistroa eta aldatzea, Sarrera Aitorpen Laburra (ENS) kontsultak, Sarrera Aitorpen Laburra (ENS) erantzuna; MRN jasotzea…
Inplikatutako agenteak
Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa, Aduana
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio Sarrera Aitorpen Laburraren (ENS) izapideak bateratzeko prozedurari, indarrean dagoen legediaren arabera.
e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek Europako Erkidegoko Aduana Lurraldeetako merkantzien Sarrera Aitorpen Laburrari (ENS) buruzko izapide administratiboak egin ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan, betiere Bilboko Portua denean Europar Batasunean sartzeko erabili den portua.
Hartzaileak
Itsas operadoreentzat eta enpresa kontsignatarioentzat, da zerbitzua. Zuzeneko bidea eskaintzen du ENSa Aduanara bidaltzeko, eta modu gardenean kudeatzen du agente horien arteko informazio-zirkulazioa.
Bilboko Portuko bezeroentzako zerbitzua da, eta lehentasuna izango dute haiek.
Abantailak
Leihatila elektroniko bakarraren abantaila guztiak baliatzen ditu zerbitzuak. Izan ere, Sarrera Aitorpen Laburra (ENS) bidaltzeko eta kudeatzeko aukera ematen du informazioa eskuratzen den unean bertan (adibidez, azkeneko karga-portutik irtetean), ordutegiaren aldetik izan daitekeen edozein muga kontuan izan gabe.
Hala, Sarrera Aitorpen Laburrak (ENS) eta Aldi Baterako Gordailuen Aitorpen Laburrak (DSDT), jasotze-ohar gisa erabiltzen dira, kudeatzen dituen leihatila bakar bat dago, eta, horri esker, laster, Sarrera Aitorpen Laburtuetako (ENS) informazioa aprobetxatu ahal izango da Aldi Baterako Gordailuen Aitorpen Laburrak egiteko (ahalik eta datu gutxiena sartuta), sistemako informazioa baliatuta.