Bezero-mota: Kontsignatarioa, Ontzi-enpresa, Terminala, Enpresa zamaketaria
Data: Otsaila 2005
Ezaugarriak
Edukiontzien/ontziratu gabeko salgaien Merkantzia Arriskutsu adierazpenen erregistroa eta aldatzea, Merkantzia Arriskutsuaren adierazpenei buruzko dokumentazio erantsiaren erregistroa, Itsas Kapitaintzaren baimena jasotzea, Luzapenen eta zerbitzu berezien eskaeren erregistroa…
Inplikatutako agenteak
Kontsignatarioa, Enpresa zamaketaria, Bilboko Itsas Kapitaina, Bilboko Portuko Agintaritza
Deskribapena
Zerbitzu horren bidez, e-puertobilbao plataformak kanal telematiko bat jartzen du erabiltzaileen komunitatearen eskura; kanal horrek euskarria ematen dio salgai arriskutsuei buruzko aitorpenen izapideak bateratzeko prozedurari, indarrean dagoen legediaren arabera.
e-puertobilbao plataformak leihatila telematiko bakarreko zerbitzua eskaintzen du, eta, horren bidez, erabiltzaileek Bilboko Portutik pasatzen diren merkantzia arriskutsuen aitorpenari buruzko izapide administratiboak egin ditzakete, urrutitik eta modu bateratuan.
Hartzaileak
Enpresa kontsignatarioei zuzendutako zerbitzu horrek prozedura bakar batean biltzen ditu Bilboko Portuko Agintaritza eta Bilboko Itsas Kapitaintza (Merkataritza Nabigazioa), eta modu guztiz gardenean kudeatzen du horien arteko informazio-trukea.
Halaber, zerbitzu horren bidez, portutik pasatzen diren merkantzia arriskutsuen operazio-ziklo guztia bete daiteke (parte hartzen duten administrazioek eskatutako dokumentazioa aurkeztea, baimenen kudeaketa, terminaletara oharrak bidaltzea, garraio-arduradunei jakinarazpenak bidaltzea, salgaien sarrerei eta irteerei buruzko eguneroko partea egitea eta geldialdi-denboren kontrola).
Abantailak
Leihatila telematiko bakarraren zerbitzuak abantaila handiak ematen dizkie erabiltzaileei, prozedura sinplifikatzen delako eta komunikazio digitalerako euskarri berria eskaintzen duelako, paperezko euskarriak alde batera utzita.
Baina, horrez gain, erabiltzaileentzat garrantzi handia duten abantaila bereziak eskaintzen ditu (adibidez, merkantzia arriskutsuen aitorpenak egiteko izapideetan behar izaten den dokumentuzko informazio ugariari euskarria ematea, ebazpenak eta baimenak on-line egitea edo ontzien autoizerbitzua).