Bilboko Portuko Agintaritzak esportaziorako paperik gabeko prozedura aurkeztu dio portuko komunitateari. Zerbitzua hil honetatik aurrera egongo da erabilgarri e-puertobilbao merkataritza elektronikoaren plataforman, eta beste zerbitzu batzuekin bat egin du, hala nola inportaziorako paperik gabeko prozedurarekin. Enpresa kontsignatarioen, zamaketa-terminalen, edukiontzien operadoreen eta merkantzia orokorraren ordezkariek hartu dute parte jardunaldian, baita Bilboko Aduanaren ordezkariek ere. Zerbitzu honen…
Distantzia laburreko itsas trafikoaren aldeko apustua egina duenez, Short Sea Shipping (SSS) atez ateko garraio-zikloaren parte-hartzaileei irekitako mezuak garatzeko ShortSea XML proiektuaren lehen fasearen amaierako biltzarrean parte hartu zuen Bilboko Portuko Agintaritzak, Parisen. Informazio-trukea erraztea, zerbitzu hobea ematea eta kostuak murriztea da proiektuaren helburua. Biltzarrean, bi urtean egindako lana aurkeztu da, hainbat mezuren garapena, alegia; besteak…
Uztailak 1etik aurrera, Bilboko portu lehiakorragoa eta seguruagoa izango da, eta bizkorrago egingo dira lanak. Bilboko Portuko Agintaritzak sarrerak kontrolatzeko sistema berria —itsasontziak eta portuetako instalazioak babesteko nazioarteko kodean (ISPS, ingelesez) oinarritua— jarriko du martxan, helburu hauekin: portu-barrutiko segurtasun-maila handitzea, ibilgailuen eta pertsonen sarrerak eta irteerak kontrolatzea eta erregistratzea, datu-hartzea automatizatzea, eta ibilgailuen etorrera erregulatzea…
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.